Arabiar musika

Alepoko musikariak XVIII. mendeko margolan batean.

Arabiar musika arabiar munduan edo arabieraz egindakoa da, Iparraldeko Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Ekialdean. Musika estilo eta genero ugari hartzen ditu barne, herrialde bakoitzaren ezaugarri propioekin. Historia luzea dauka, eta bidean topatutako munduko beste osagarri batzuk aberastu dute: Persia, Turkia eta Indiatik, eta kultura berbere, swahili, andalusí eta europar musikatik orokorrean.

Musika-tresna tradizionalen artean, arghul, bendir, krotaloak, darbuka, laute, mazhar, mijwiz, mizwad, ney, rabel, riq, kopa danborra eta zurna daude.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search